
Umezaintzako 3 urteko haurrek inauteriak ospatzeko, familien laguntzaz musika instrumentuak prestatzen aritu dira aste honetan. Eta sortu dituzten instrumentuekin, Ostarku izeneko txaranga sortu dute!
Gaur, ostirala, astean zehar margotutako kamiseta eta sortutako instrumentuekin, Ostarku txarangako haurrak kalera irten dira, eta San Andres auzoa alaitzen pasatu dute goiza! Argazkiak.