BERRIAK

Umezaintzakoak negutegian landatzen
Umezaintzako umeak hasita daude negutegian

Naturarekin harremana lantzen umetatik 

Urtero bezala, Umezaintzako haurrak buru belarri ari dira negutegian eta ortuan lanean. Umezaintzakoak txiki txikitatik hasten dira naturarekin kontaktuan. Produktuak nola ekoizten diren eta prozesu guztia nola ematen den ikasiz, haziak ereiten dituzte eta landareak landatu.

Negutegia jarri zuten martxan iaz

Urte askoan izan dute ortua Umezaintzan, baina negutegia iaz jarri zuten martxan. Eta negutegiko lurra prestatuta daukate dagoeneko eta hasita daude garaian garaiko produktuak (zerbak, letxugak, …) landatzen. Ondorengo hilabeteetan mimoz zainduko dituzte ureztatuz etab., eta handi egiten direnean, bazkari goxoak prestatuko dituzte.