
Asteartean Umezaintzakoak Mirandaolan egon ziren, Olentzeroren etxea bisitatzen. Bertan, Olentzero, Burduntzi eta ipuin kontalariarekin egoteko aukera izan zuten. Olentzeroren abestiak esaten duena gogoratu, eta txondorra nola egiten den azaldu zieten hauek. Gero, Olentzerok haurrak launaka hartu, eta elkarrizketan egon zen guztiekin. Goiza borobiltzeko, Legazpin bazkaldu, eta ondoren Arrasatera bueltatu ziren. Argazkiak.