BERRIAK

Umezaintzakoak Bedoñan

Aurreko ostiralean Umezaintza guneko haurrak Bedoñara egin zuten egun osoko irteera. Mendiko bidetik igo ondoren, bi umeen aiton-amonen baserriak ezagutu zituzten.

Bertan, animaliak eta baratzak ikusteko aukera izan zuten eta ondoren, jolasten pasatu zuten eguna. Bokadiloak jan ostean, arratsaldean ikastolara bueltatu ziren egun eder bat igaro ondoren. Argazkiak.