BERRIAK

Umezaintzakoak baratzeko PROIa lantzen

Umezaintzako HH 4 urtekoak kanpo espazio zabaletan duten baratzarekin lotutako PROIa lantzen ari dira. “Nola zaindu gure ortua janari osasuntsuak lortzeko?”  galdera gidariari jarraituz, hazia landatzetik landarea hazi arteko prozesu guztia ezagutzen ari dira; ureztatzen, belarrak kentzen, egunero landareak nola dauden ikusten, zein zomorro agertzen diren eta zer egin dezaketen zomorro horiek kentzeko, tresna ezberdinak manipulatzen… Finean, baratzeko egunerokotasunean agertzen diren ezustekoei behatu, esperimentatu, manipulatu, arazoei irtenbideak bilatu… prozesu guztian zehar, ikasi! 

Ortua martxan jarri ondoren, landare gehiagorako lekua zutela konturatu omen ziren eta aurrekoan, Arrasateko azokara gerturatu ziren baratzean landatzeko hazi gehiago erostera.

Baratzean jasotako barazkiekin gunean bertan entsalada goxoak prestatu, eta beste batzuetan, etxera eraman eta familiartean dastatzen dituztela kontatu digute. Argazkiak.