BERRIAK

Umezaintzakoak Almenera eta piraten parkera

Umezaintzako bi urtekoak, ikasturte amaierako irteeran, Aramaiora joatekoak ziren, baina eguraldiak ez zuenez lagundu Almenera joatea erabaki zuten. Eta baita asmatu ere! Hasteko, ongietorri bikaina egin zieten bertako ikasleek eta, ondoren, goiz ederra pasatu zuten batean txitatxoak ikusten, bestean ikasle nagusiekin jolasten… Frontoia ere aproposa ogitartekorako zein jolaserako. Hain ederto ibili ziren non hurrengoetarako lekualdaketarako aukera ere badarabilten buruan! Bestalde, 3-6 urtekoak piraten proiektuan buru belarri ibili ostean, nora egingo zuten, ba, irteera? Gasteizko piraten parkera, jakina! Goiz ederra pasatu zuten bertan, egun batez besterik ez bada, pirata bihurtuta! Almeneko argazkiak eta Almeneko blogean jasotakoa. Gasteizko irteeraren argazkiak.