BERRIAK

Umezaintzako lau urtekoak Santa Barbaran

Urriak ekarri dizkigun egun eguzkitsuak aprobetxatuta, Umezaintzako lau urtekoak Santa Barbaran izan ziren aurreko eguaztenean. Bertan, naturarekin bat eginda, jolasean aritu ziren, besteak beste, katagorrien bila. Hamarretakoa egin ondoren, eta goiza ederto amaitzeko, Zarugaldeko parkera  jaitsi ziren jolastera. Udazkena ate joka daukagun honetan, nola ez aprobetxatu, bada, hain egun ederrak!
Argazkiak.