BERRIAK

Umezaintzako lau urtekoak Izenaduban

Aurreko eguenean, hilak 23, Umezaintzako lau urtekoak Izenadubara joan ziren egun pasa. Euskal mitologiaren inguruko proiektua lantzen ari direla aprobetxatuz eta heltzear dugun garaia kontuan hartuz, Olentzeroren baserria bisitatu zuten eta landutako pertsonaia mitologikoak ezagutu. Goizean goizetik haurrak poz-pozik, eta eguraldia lagun, primerako eguna pasatu zuten! Argazkiak.