BERRIAK

Udalekuetan izen ematea zabalik

Apirilaren 21etik 28ra egongo da zabalik Arizmendi ikastolako Udalekuetan izena emateko epea. Bizi dugun egoera dela eta aurten oso beharrezkoa ikusten du ikastolak ikasleei udalekuetara joateko aukera eskaintzea: lagun artean ondo pasatzera, ingurune naturalaz gozatuz eta aisialdi euskaldun hezitzailea bidelagun. Plaza kopuru erdiak izango dira aurtengoan eta izen emate gehiago egonez gero zozketa egingo da guztien artean. Udaleku guztiak.