BERRIAK

Udalekuak martxan 650 ikaslerekin
udalekuak

Aurtengo udalekuetan 650 ikaslek hartuko dute parte, eta dagoeneko horietako batzuk itzultzeko bidean dira, beste batzuk abiatzeko egunak kontatzen ari diten bitartean. Uztailaren 8 eta 11 bitartean joango dira bigarren txandakoak , hain zuzen, Otsagi, Zuriza, Acedo eta Garesera. Urtero bezala, monitore eskolakoak (batxilergoko ikasleak) eta hainbat ikasle ohi izango dira ikastolako haur eta gazteak gidatzen; guztira, ia ehun ikasle. Adinaren araberako udalekuak egiten ditu Arizmendi Ikastolak eta bakoitzaren berezitasunaren araberako ekintza eta jarduerak antolatzen ditu. Oro har, goizak euskararekin eta kulturarekin lotutako ekintzak burutzen ematen dituzte eta arratsaldeak, kirola, aisialdi eta ur-jardueretan.

Aurten leku berriak udalekuetarako: Biana eta Lizarra
Aurten ere bina txanda sortu dira Acedo, Gares, Otsagi eta Zurizan, baina berrikuntzarik egon badago lekuari dagokionez, izan ere, bi herri berri hautatu dituzte Hezkuntza ez formaleko kideek aurtengoetarako: Biana eta Lizarra. Hainbat arrazoi tarteko, Lizarra gehitu dute ikasleek ez dezaten errepikatu lau urtetan leku bera.

Blogean, gaur streaming bidez Tor magoa
Azken urteotan bezala, aurten ere bloga sortu dute antolatzaileek gurasoek eta lagunek egunerokoa ia bertatik bertara jarraitu ahal izateko. Argazkia eta testua ez ezik, ikus-entzunezkoa gero eta maizago erabiltzen den garai honetan, urtetik urtera berrikuntzak egin ohi dituzte monitore eta arduradunek, eta horren adierazle da, hain zuzen, gaur bertan Acedon 17:00etan haurrentzako egongo den Tor magoaren ikuskizuna telebistaz ikusi ahal izango dela streaming bidez.