
Arizmendi Ikastolak Camptecnologico-rekin batera robotikarekin lotutako udalekuak jarriko ditu abian Pazko Astean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako neska-mutilei begira antolatuko dira udalekuok martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean. Goizez izango dira, eta bertan sei tailer landuko dituzte. Horien bitartez gazteen sormen gaitasuna suspertu nahi dute. Laugarrenez jarriko ditu abian ikastolako Hezkuntza ez formalak udaleku hauek, eta Pazko Astean ez ezik, Gabonetan ere izan ohi dira.