BERRIAK

Udaleku irekietan pozik ibili dira 250 haur
Udaleku irekiak

Udaleku irekietan pozik ibili dira 250 haur
Uztail honetan Haur Hezkuntzakoentzako udaleku irekiak ere antolatu ditu ikastolak. Basabeazpi, Jose Arana, Umezaintza eta Uribarriko guneetan egin dira 6tik 10era, eta 250 ikasle inguruk hartu dute parte. Programa borobila izan dute ikastolako txikiek, arduradunek egun bakoitza ekintza zehatz baten inguruan antolatu dutelarik (birziklapen eguna, fantasia eguna, uraren eguna…). Ikastolako gaztetxoenak San Ferminetako korrikalari eta sukaldari apartak bilakatuta ere ibili dira, baita altxorraren bila dabiltzan pirata bihurta ere. Eguraldia lagun, primeran pasa dituzte udalekuetako bost egunak.

Argazkiak