
Aurten seigarrenez antolatu dira Haur Hezkuntzako udaleku irekiak Arizmendi Ikastolako hiru herrietan: Aretxabaletan (Basabeazpi), Arrasaten (Uribarri, Umezaintza eta Olarte) eta Eskoriatzan (Jose Arana). Uztailaren 4tik 8ra bitartean egin dira eta Arizmendi Ikastolako eta Atlhoneko lankideak izan dira arduradunak.
Egitarau berezia egin dute aurtengoan ere, egun bakoitzari bere izena emanez (San Fermin eguna, fantasiaren eguna, uraren eguna….) eta askotariko jarduerak izan dituzte bost egun horietan, hala nola, altxorraren bila, sukaldaritza, munduko dantzak, besteak beste.