BERRIAK

Udaberri jaixa 2019

Asteburuan festa-egun polita ospatu ahal izan zuten Basabeazpin eta Almenen; Udaberri Jaixa, hain zuzen ere. Ekintzaz betetako programaz gozatzeko aukera izan zuten: ibilibide mitologikoa, ginkana herrian zehar, kalejira plazara bidean ikastolako erraldoi eta buruhandiekin, plazako talo eta eskulanak, bazkaria Almeneko frontoian, jolas eta dantzak, Argitxoren bisita, txokolatea eta bizkotxoa…

Gero, hainbat lagunen elkarlanaren ekarpenak ere hor daude: muntaian zein desmuntaian; ibilaldi zein ginkanan antolatzen eta parte hartzen; giroa berotzen musika eta kalejirarekin; plazan zein Almenen jan-edanak prest eta goxo egon zitezen lanean, eta hauek antolatu eta  banatzen; arratsaldeko tailer ezberdinak antolatu eta gauzatzen; musika ekipoak prest edukitzen… orotara jende askoren lan handi eta txikiek egiten baitute posible horrelako egunak eraikitzea.

Azken osagaia, umorea, abegikortasuna eta giro ona izan ziren. Horiek ere ezinbestekoak baitira horrelako egunetan.

Orotara, hasieran esan dugun bezala, egun ederra!! Argazkiak eta bideoa.