BERRIAK

Udaberri jaia Umezaintzan

Aurreko astean Udaberri jaia ospatu zuten Umezaintzakoek. Urtero bezala kolorez eta musikaz bete zuten gunea, eta haurrek abestiak eta dantzak eskaini zizkieten hurbildu ziren guraso eta aitona-amonei. Horietako guraso batzuek egindako pastelak jateko aukera ere izan zen bukaeran! Udaberriari ongietorria egiteko modu paregabea! Argazkiak eta bideoa.