BERRIAK

Udaberri jaia ospatuko da bihar Aretxabaletan

Bihar festa giroa izango da Aretxabaletan. Bertan, Almen eta Basabeazpikoek Udaberri jaia ospatuko dute. Ikastolako kamiseta jarri eta jaieguna itxaflero jaurtiketarekin hasiko da. Paella ez da faltako, baina oraingoan ikastolan prestatuko dute familiek etxera eraman dezaten.

Nola ez, Argitxo ere Basabeazpin izan da Udaberri jaiaren berri emateko. Ziur, bihar ere bertan izango dela.