BERRIAK

Txorierri, Lea Artibai eta Arizmendi: Batxilergoen arteko elkarlana

Ekainaren amaieran Txorierri, Lea Artibai eta gure ikastolako ordezkariak, hiru zentruetako batxilergoen artean STEAM esparruan kokatuko den kolaborazioa definitzeko elkartu ziren. 

Proiektuan lehiaketa bat sortzea aurreikusten dute, zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten gaiak mobilizatzeko. Honen diseinuan hiru zentroetako ikasleen arteko kolaborazioa eta talde lanari lekua egitea proposatu zuten.