BERRIAK

Txartela euskararen alde

Orain dela aste batzuk, Arimazubiko guraso talde batek bideratuta euskara bultzatzeko jolas bati ekin zioten. Ikasle bakoitzak, zikloka, koloretako 5 txartel zituen aste guztirako. Jolastokian gazteleraz egin eta ikasle batek entzunez gero txartel bat eman behar zion gazteleraz hitz egiten entzundako ikasle horri.

Gelako ikasleen txartel guztiak zenbatu eta denok ikusteko zegoen mural baten Muruko gailurra lortu behar zuten. Azkenean, irabazleak 2T gelakoak izan dira eta hauek arratsalde pasa bat irabazi dute. Zoragarri pasatu dute ikasleek!