BERRIAK

Txakur kaken arazoa aztertzen

Basabeazpiko ikasleak, proiektu interesgarria landu dute Aretxabaletako inguruetan: txakur kaken arazoa. Informazioa bildu, arazoa lokalizatu eta Udaletxean ere azaldu dute arazoa.

Azaro inguruan konturatu ziren herriko lorategi eta berdeguneak txakur kakaz beretik zeudela eta ezin zela bertan jolasik egin. Hau horrela ikerketa prozesu baten ostean, konponbideak emateko helburua jarri zioten euren buruari. Hasierako fasean, arazoaren egoera aztertu zuten, horretarako herriko hainbat kale aztertu eta mapa batean kaka non dagoen kokatuz. Ondoren, inkesta bat prestatu zuten herritarrei burutzeko eta ikasleen etxeetan ere bete zituzten galdetegiak. Aditu baten iritzia ezagutzeko albaitari batekin ere izan dira. Honek txakurren kaka ez jasotzeak beste animali batzuengan eta guregan eragin zuzena izan dezakeela azpimarratu zien. Txakurren jarrerak hobeto ezagutzeko txakur hezitzaileen lana ere ezagutu dute, txakurren ohiturak gertuagotik ezagutzeko.

Guzti honekin Aretxabaletako Udalera joan eta taldeetan banaturik alkateari azaldu zioten talde bakoitzak landutako gaiak. Proiektuari bukaera emateko, gurasoekin batera txakur kaka dauden tokietara joan eta seinaleak jarri dituzte bertan.  Bi aste beranduago berriz ere kalera atera ziren seinaleak jartzera eta kontrastea egitera. Argazkiak eta bideoa.