BERRIAK

Tronpeta ikuskizuna

Asteartean tronpeta ikuskizun batez gozatzeko aukera izan zuten Gazteluondoko 1. eta 2. mailako ikasleek. Arrasate Musikal eskolako irakasle den Edorta Ayastui izan zen, 2.mailako tronpeta jotzaileekin batera, emanaldi txiki bat eskaini zuena. Hasteko tronpetaren ezaugarriak azaldu zituen eta ondoren ikasleek abesti bana jo zuten. Gazteluondoko ikasle batzuk tronpeta jotzeko aukera ere izan zuten. Guztiok elkarrekin dantza eginez eman zioten amaiera ekitaldiari. Argazkiak.