BERRIAK

Trantsizio energetikoaren beharra, ikasgelatik kalera

Almeneko DBH 2ko ikasleek trantsizio energetikoaren PROIaren bitartez ikasgelan landutakoa kalera atera zuten joan zen asteazkenean. Debagoiena 2030 ekimenarekin bat eginez, azkenaldian Aretxabaletan eta Eskoriatzan hainbat ekintza egin dituzte, betiere trantsizio energetiko kolektibo baten beharra aldarrikatzeko. 

Aretxabaletako plazan irakurri zuten manifestuak jasotzen zuenez, energiaren erabilera ez da jasangarria gaur egun: “Noizbait geratu ahal gara pentsatzen gure energiaren erabilera jasangarria eta bideragarria den? Galdera honen erantzuna topatzeko aztertzen egon ostean, eta bilaketa luze baten ondoren, azkenean erantzuna topatu dugu. Azkenengo urteetako datuak landuta eta ulertuta, ondorioztatu ahal da ezetz, gure energia ez dela ez bideragarria, ez jasangarria”.

Goiena.eus-eko albiste eta bideoa, hemen.