BERRIAK

Torrebaso proiektuko lantaldeak martxan

Torrebaso proiektuko lantaldeak martxan jarri dira Almeneko komunitate osoan. Ikasleen Iraunkortasun batzordeak martxan hasi ziren abenduan, LHkoa eta BHkoa. Batzordeetan eta, ondoren, geletan bi eremu aztertu eta landu dituzte; mugikortasuna eta kanpo espazioa. Proposamen asko jaso dituzte eta benetan txalotzekoa da ikasleen parte hartzea baita batzordekideen lana ere. Eskerrik asko!!! Bide onetik goaz!!!

Bestalde, asteazken arratsaldean Almeneko guraso eta langileez osatutako lantaldeak martxan hasi ziren. Torrebaso proiektuko hiru eremuak aztertzen hasi ziren: mugikortasuna, kanpo espazioa eta jangela. Bertan jasotako proposamen eta ideiak aberasgarriak izateaz gain, taldekideak ezagutzeko parada izan zuten. Mila esker gerturatu zareten guztioi!

Norbaitek interesa balu, ateak zabalik daude. Animatu!

“Etorkizuna, gaur egiten dugunaren araberakoa izango da!”

Argazkiak.