BERRIAK

Testa anaiak moto-krossaren munduan, punta-puntan

Almeneko ikasleak diren Aratz Testa eta Enaitz Testa anaiek, izugarrizko afizioa dute moto-krossean jarduteko. Eta oso ondo moldatzen direla esateko moduan ere bagaude. Izan ere, Enaitz 85 cc-ko mailan Euskadiko lehenengo postuan dagoela jakin dugu eta Aratzek, berriz, aurten Italiako Montovan, Yamaha Kopako Europako finalean parte hartu ahal izateko besteko ibilbidea egin duela ere bai, azken honek 65 cc kategorian.

Zorionak anaia biei! Asko gozatu eta asko ikasi motor gaineko zuen ibilbidean!

Hemen Goienak argitaratutako albistea.