BERRIAK

Terrakotazko soldaduen erakusketa

Aurreko ostiralean, Santa Teresa eta Gazteluondoko 3. mailakoak Pasaiara egin zuten irteera. Txinako gaia landu ostean eta ikasitakoa gertuagotik bizitzeko Terrakotazko soldaduen erakusketa bisitatu zuten. Xianeko gerlarien erreplikak ikusteaz gain, erabiltzen zituzten armak, nola egiten ziren… Ondoren, barkua hartu eta Pasai Donibanera pasatu ziren. Bertako plazan bazkaldu eta jolasean bukatu zuten eguna. Argazkiak.