BERRIAK

Teknologia berrien erabilera osasuntsua lantzeko hitzaldiak

LH 5eko ikasleek EMOKI elkartearekin “Teknologia berrien erabilera osasuntsua” landu ostean, gaia gurasoekin  ere lantzeko, Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzutik 6-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako “Zertan jarri behar dugu arreta pantailen erabilera egiterakoan?” hitzaldia antolatu dute. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da hitzaldia; azaroaren 22an euskaraz, eta azaroaren 23an gazteleraz. Bertaratzeko ez da izenik eman behar.