BERRIAK

Talentuaren dimentsio desberdinak neurtzen

Huhezitik joan dira aste honetan Eragin proiektuan lanean ari diren kideak Almen gunera. Proiektu honetan, 4. urtez datu-jasoketa egin nahi izan dute batxilergoko 1 mailako ikasleen artean; urtez-urte neurtu nahi dute adin horretako ikasleek zenbateraino garatu dituzten pentsamendu kooperatiboa, ekintzailetasuna, sormena, perseberantzia, malgutasuna, lidergoa eta pentsamendu kritikoaren baloreak. 

Arizmendi ikastolako pertsona ereduarekin oso bat egiten duten aspektuak direnez, aukera ematen dio ikastolari ere, ikasleengan izandako inpaktuari tamaina jartzeko.