
Lanbide Heziketako TAFYD heziketa-ziklokoek egitasmo berria jarri dute aurten abian.
TAFYD heziketa zikloko ikasleak teorian ikasten ari direna praktikan jartzen ari dira Aita Menniko eguneko ospitalean dauden pazienteekin, izan ere, jarduera fisikoak lantzen ari dira horiekin. Ikastolaren eta ospitalearen artean egindako elkarlanari esker, eguneko zentroan dauden lagunak bizitza aktiboagoan murgildu dira azken asteotan. Besteak beste, igeriketa saioak, TRX egokituko saioak eta Boccia txapelketa egin dute. Bi aldeentzat hortaz, onuragarri, Lanbide Heziketako ikasleek ere teorian ikasitakoa errealitatean aplikatzen garatzeko aukera baitute.