BERRIAK

Tabakalerako Eskolen aldirien baitan, Almenekoak Eskolako bideak proiektuan

Azken hilabeteotan “Eskola Bideak” proiektua lantzen ari dira Almeneko DBHko laugarren mailakoak. Bertara oinez hurbiltzeko bidearen inguruko hausnarketa egiten ari dira, baina ohikoak diren distantzien, denboren eta erosotasun kontuak albo batera utzita, sentsazioen eta artearen ikuspegiari heldu diote. Zer da Almenerako bidea guretzako? Zein sentsazio, sentimendu eta oroitzapen pizten dizkigu ideia horrek? Galdera horiei sormenez erantzuteko lanetan ari dira. Hurrengo faseetan, bidean eragiteko eta bidea bera eraldatzeko asmoa dute. Tabakalerak Eskola aldirien baitan kokatzen da, eta Maite Beitia irakaslea ari da ¬†gidaritza lanetan. Oso pozik daude ikasleak ez ezik gurasoak eta irakasleak ere murgildu direlako proiektuan. Bideoan, informazio gehiago.