BERRIAK

Super Ligako talde bi Emakumezkoen Txapelketan
Gabonetako emakumezkoen futbol txapelketa

Gipuzkoako Super Ligako talde biak Gabonetako Emakumezkoen Futbol-txapelketan
Ohi bezala, abenduaren 30 eta 31n jokatuko da Gabonetako Emakumezkoen Futbol-txapelketa. Arizmendi Kirol Elkarteak antolatuta, hamabigarrenez egingo da aurten, eta bertan izango dira, besteak beste, Euskal Herriko Super Ligan jokatzen duten hiru taldeetako bi, Reala eta Oiartzun, hain zuzen. Horiekin batera lehiatuko da bailarako selekzioa, abenduaren 31n, Ibarra futbol zelaian. Aurreko egunean, abenduaren 30ean, alebin, infantil eta kadete mailako txapelketak jokatuko dira, bederatzi kirol elkarteko 24 talderen parte-hartzearekin.
Atzo egin zen prentsaurrekoan, Arizmendi Kirol Elkarteko Gorka Gabilondok txapelketaren xehetasunak eman zituen. Ondoren, Elena Errastik ikastolan egin den Hezkuntza Ez Formalaren aldeko apustua nabarmendu zuen eta goraipatu zuen emakumezkoen kirol jardueran urte horietan guztietan egin den lana. Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak ere parte hartu zuen prentsaurrekoan, eta, besteak beste, herriaren eskuetan dagoena (instalazioakā€¦) partekatzeko prestutasuna agertu zuen. Bestetik, Realeko zuzendaritzako kide Aitor Diaz de Mendibilek horrelako txapelketen garrantzia eta beharra azpimarratu zuen emakumezkoen futbola sendotzeko. Azkenik, Oihana Aldaik, Oiartzuneko atezainak, gogora ekarri zuen Arizmendi Kirol Elkartean egin zituela bere lehenengo urratsak, eta pozik agertu zen Ibarran hirukoa jokatzeko izango duten aukerarekin.

Argazkiak.

GOIENA telebistan, albistea

TUlankiden, albistea