BERRIAK

Down sindromearen egunean, Goienetxekoak Olartekoekin arratsalde pasa

Down sindromearen nazioarteko egunari ukitu berezia emanez, aste honetan Goienetxe elkartekoen bisita jaso dute Olarteko haurrek. Urritasunen bat daukaten hainbat kide bertaratu ziren euren hezitzaileen laguntzaz, eta hiru urteko umeei (Murukoei) aniztasunaren inguruko ipuin bat kontatu zieten. Ostean, arratsaldea haurrekin pasatu zuten, mikroespazioetan jolasean. Ahaztezina, esperientzia!  Argazkiak.