BERRIAK

Sexu eta generoaz glosarioa
sexu eta genero aniztasuna HHn

Haur Hezkuntzako hainbat guraso eta profesionalek azken bi ikasturteotan “Aniztasuna: sexu eta genero aberastasuna” tailerra egin dute; aurreko ikasturtean, Umezaintzan eta aurtengoan, Olarten hainbat lagun gai horren bueltan jardun dira hausnartzen, eta saio horietan kontzeptu batzuk argitzeko beharra ikusita, glosario labur bat osatu dute. Besteak beste, transexualitatea, identitate sexuala eta transgeneroaren esanahiak daude jasota bertan.
Lan hori burututa, orain, webgunean jarri dute eskura, Haur Hezkuntzako guraso eta profesionalentzat ez ezik, baita ikastolako komunitateko gainerako kideentzat ere.

Argazkiak eta bideoa