BERRIAK

Sexu eta genero aniztasunaz Umezaintzan
Sexu eta genero aniztasuna_1

Larunbatean, Arizmendi Ikastolako Umezaintzan (Haur Hezkuntzako gunea Arrasaten), 30 lagunetik gora elkartu ziren sexu eta genero aniztasunaren inguruko tailer baten. Bertako profesionalek eta gurasoek parte hartu zuten, eta hain zuzen ere, guraso horietako batzuk izan ziren ekimenaren bultzatzaile HHko orientatzaile Arantza Lejarraga eta bertako irakasle Marije Isasmendiren laguntzaz. Tailerra, hiru ordukoa, metodologia aktiboa erabiliz egin zen, kafe eta guzti tarteko. Gaia sakontzeko lehenengo urratsa izan zen, bertaratuek aurrerago beste pausu batzuk ematea erabaki baitzuten.