BERRIAK

Sergio Ruiz Gonzalez abeslariari elkarrizketa Galdegazten

Gaztelupeko 4X dibertsiko ikasleek Goienako Galdegazteren saioa grabatu zuten ekainaren erdialdean. Egoerak eraginda, elkarrizketa etxetik egin zuten, Goienako platoan egin beharrean. Alex Altuna, Mikel Aranburuzabala eta Araitz Guirado ikasleek, Arrasaten bizi den Sergio Ruiz Gonzalez de Txabarri abeslari zarauztarrari egin zioten elkarrizketa. Eraso eta Ossoko abeslari izateaz gain, bakarka ere aritzera zerk eraman duen kontatu zien gazteei Sergek. Elkarrizketa uztailaren 7an emitituko da Goiena Telebistan 21:30ean. Ez galdu!