
Unibertsitatera sartzeko probak egiten ari dira Euskal Herriko ikasleak aste honetan. Atzo hasi ziren ohiko deialdiko probak eta bihar bukatuko dira. Arizmendi Ikastolako bi gunetako ikasleak kontuan izanda, 103 ikasle aurkeztu dira giza gizarte, osasun eta teknologia ibilbideetatik. Erdia baino gehiago eginda dagoeneko, bihar Atzerriko hizkuntza eta Euskara eta literatura egingo dute. Emaitzak ekainaren 18an jakingo dituzte eta ez-ohiko deialdia uztailaren 8, 9 eta 10ean izango da.