
Aste honetan, Gaztelupeko DBHko laugarren mailako sei ikaslek (Izar Uribetxebarria, June Pascual, Ane Iria, Ane Ormaetxea, June Aranburu eta Andrea Petite) Goienako Galdegazte programan emitituko den saioa grabatu dute.
Bertan, Ainhoa Vitoria elkarrizketatu dute. GAZTEan DIDA programako esatari lanetan ari da Ainhoa. Astelehen arratsalde polita eta interesgarria bizi zuten programa grabatuz eta Goiena bisitatuz. Saioa martxoaren 14an eskainiko dute telebistaz eta martxoaren 15etik aurrera Goiena.eus webgunean egongo da ikusgai.