
Arrasateko Musakola auzoan kokatzen den Santa Teresa guneko LH 1 eta 2ko ikasleak, “Auzoko parkea garbi” PROIarekin ari dira lanean. Haurrak jolastera irteten direnean, Matxinsaltoaren parkea oso zikin aurkitu izan dute eta honi irtenbide bat bilatu nahian, parkea garbi mantentzeko proiektuari ekin diote. Horretarako, lehendabizi, parkea garbitzera joan ziren, hondakin bakoitza zegokion ontzian sailkatuz. Hurrengo urratsa, berriz, auzokideei parkea garbi mantentzeko eskaera egitea izan zen. Argazkiak.