BERRIAK

Santa Teresakoek urteroko ohiko asanbladarekin hasi dute ikasturtea

Ikasturte hasierako ohiturari eutsiz, Santa Teresako GURA eta BATUko ikasleek asanblada egin dute.  Bertan ikasturteko arauak eztabaidatu eta adostu dituzte; barne espazioetakoak, komunetakoak, jolastokikoak, euskararen erabileraren ingurukoak… 

Ikasleek talde ezberdinetan esleitutako espazio edo gaiaren inguruko behaketa bat egin dute astean zehar, eta ondoren, asanbladan bozketa bitartez guztion artean arauak erabaki dituzte. Irudiak.