
Santa Teresako ikasleak Oinarrizko Lanbide Heziketako gunea ezagutzeko aukera izan dute orain gutxi. Bi guneok elkarlanean burutu duten proiektua medio, ikasleek elikadura orekatuaren inguruko lanketa egin dute. Bukaera emateko helburuarekin errezeta goxoak prestatu dituzte Lanbideko sukaldean, eta bertara egindako bisitaren amaieran ikasle bakoitzak letxuga sorta bat landatu zuen lanbidekoen ortuan. Mila esker, Lanbide! Mila esker, IƱaki sukaldaria! Argazkiak.