BERRIAK

Santa Teresakoak Eroskiren eskutik sukaldaritza ikastaroan

Aurreko astean, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek Eroskiko elikadura eskola bisitatu zuten. Bertan igaro zuten goiza, sukaldaritza tailer baten, Basque Culinary Centerretik etorritako bi sukaldariren laguntzarekin. Ikasleek bazkaltzeko beharrezkoak zituzten osagaiak erosi eta horiekin otordua prestatu: bakailao marmitakoa, barrengorri gisatuak arrautza lorearekin eta marrubiak jogurtarekin. Oso sukaldari trebeak direla demostratu zuten, eta egindakoa dastatzeko aukera paregabea izan zuten, gainera! Argazkiak.