BERRIAK

Santa Teresakoak auzoari ekarpena egiten

Gune txiki eta polit bezain familiarra dugu Santa Teresakoa, eta bere auzoarekin konprometitua. Horren adierazle dira, bertan eragin eta ekarpena egiteko abiatu dituzten proiektu anitzak.

LH 1-2koak “Auzoa garbi” PROIarekin ibili dira aste batzuetan, Musakolan garbiketak lanak egin eta bertan elkarbizitzarako ohar batzuk jarri dituzte, besteak beste. LH 3-4ko ikasleak, berriz, “Debagoiena eta Arrasate ezagutzen” PROIa lantzen ari dira; auzora irten eta hainbat galdera egin dizkiete bertakoei, Arrasate eta Debagoienaren inguruko informazioa jasotzeko asmoz. Eta txikienak, “Kaketan plost” proiektuarekin dabiltza lanean aste honetan; auzora irten eta bertan txakur kakak kontatzen ibili dira, egoeragatik kezkatuta. Hurrengorako, zer izango ote dute prest? Argazkiak.