BERRIAK

Santa Teresako ikasle, irakasle eta gurasoek, agur ikasturteari!

Aurreko eguabakoitzean, Santa Teresako ikasle, irakasle eta gurasoek azken jaialdia ospatu zuten. Eguraldiak lagundu ez arren, ekitaldiak sorpresa ugari izan zituen, horien artean, gurasoen parte-hartze aktiboa, Eukeneren ikasle ohien omenaldia, luntxa … Ikasle eta gurasoek ginkana burutu behar izan zuten, askotariko pistak jarraituz eta oholtza gainean euren trebeziak erakutsiz. Polita esperientzia! Gurasoak zein ikasleak gogotsu aritu ziren, dantzak eta kantuak tarteko. Egunari amaiera emateko, Eukeneren ikasle ohiek bertsoak luzatu zioten, bere ibilbidea profesionala goraipatuz. Argazkiak.