BERRIAK

Santa Teresako danborradak 25 urte bete ditu aurten

Aurreko egubakoitzean ederto ekin zioten egunari Santa Teresan. Goizean goiz eguzki izpiak agertu zirenerako, ikasle eta irakasleak ilusio bereziaz hurbildu ziren ikastolara, ez zen nolanahiko eguna! 25. urtez entzungo baitziren auzoan euren danbor hotsak. Lehenengo orduan, ohiko marrazki lehiaketarako tartea hartu, eta ondoren, 11:00etan, danborradari ekin zioten. 25. urteurrenari kolore berria emateko, gainera, guraso talde batek konpainia osatu zuen. Auzotarrek txaloka erantzun zieten danbor hotsei. Benetan ederra, goiza! Bideoa.