
Asteartean Santa Agedako koplak herrietako eta ikastolako bazterretan entzun ziren. Almeneko LH3 eta 4koak Aretxabaletara joan ziren Basabeazpikoekin bat egin eta herria kantuz alaitzera. Arimazubiko 1go ziklokoek Uribarriko 4 eta 5 urteko laguntxoekin batera atera ziren. Santa Teresakoek Santa Ageda neska-mutilen bisita izan zuten eta Umezaintzakoak aste guztiko entsaioak egin, makilak hartu eta Santa Agedako koroarekin batera abestu zuten lurra esnatzeko. Tradizioei jarraituz, Aretxabaletako eta Eskoriatzako kintoak Almenera joan ziren, azken hauek Jose Aranan ere egon ziren.