BERRIAK

San Valentin Egunaz hausnartzeko, DBH 3ekoen kartel eta pankartak

Gaztelupeko DBHko 3. mailako ikasle batzuek iaz talde feminista sortu zuten (GBB, Gu Be Bagare), eta aurten ere ari dira elkartzen eta ekimenak aurrera eramaten. Horietako bat da azken urteotan ospatu ohi den San Valentin Egunaren bueltan egin dutena. Atzo arratsaldez, guneko paretetan kartelak eta pankartak jarri zituzten “San Valentin Eguna berreraikitzen” logopean. Izan ere, euren ustez, horren atzean maitasun erromantikoen arauak eta estereotipoak daude zein maitasun harreman toxikoak, eta egun horrek ez ditu kontuan hartzen bestelako askotariko harremanak, hala nola, arraza ezberdinetako bikoteak, bikote homosexualak… “eta nola ez, zoriontsu izateko inoren beharrik ez dugula adierazi nahi dugu” . (Instagram: @gubebagare)

Argazkiak.