
Asteburu honetan ospatzen dira Aretxabaletan San Migelak. Arizmendikoak ere bertan izango dira. LHkoek Almenen prestatu dituzten hainbat produktu salduko dituzte: krispetak eta sagar dultzea esate baterako. Batxilergokoek taberna jarriko dute pintxo eta edariekin eta errifak salduko dituzte otarra zozketatzeko. DBHko ikasleak, berriz, umeentzako tailerrak dinamizatzen egongo dira.
Animatu, beraz, etorri festa girora eta egin kuku bat Arizmendi ikastolako txokoetatik. San Migeletako egitaraua.