BERRIAK

Basabeazpi eta Almenekoak San Migel jaietan saltsan

Aurreko astebukaeran San Migelak izan ziren Aretxabaletan. Nola ez, ikastolak ere parte hartu zuen jai hauetan eta Basabeazpikoak eta Almenekoak topean ibili ziren.

  • Ostiralean Basabeazpikoen tonbola solidarioa.
    Ekintzaz betetako astea izan zuten Basabeazpin. Hasiera emateko eta San Migelak prestatzen joateko zapia nola jantzi eta abarkak lotzen ikasteko ikastaroa egin zuten. Jaiei ongi etorria emateko Bernat Etxepare Lizeoaren aldeko tonbola mundiala.  Bertan 700€ atera zituzten iparraldeko ikastolen alde!! Mila esker guztioi!! Argazkiak.
  • Larunbatean Almenekoen azoka.
    Larunbatean Almenekoek azoka txikia eraman zuten plazara. LHk astean zehar egindako krispetak, hojaldreak eta sagar dultzeak aurkeztu zituen. DBHko bigarren zikloak tarta sorta edarra aurkeztu zuen eta 1. zikloak txikitxoen aurpegiak pintatzeko ardura hartu zuen. Batxilergoak, ikasbidairako dirua lortzeko tortillak eta edariak aurkeztu zituen. Guztiak giro ederrean ibili ziren. Argazkiak.