BERRIAK

San Isidro jaietan murgildu dira Santa Teresakoak!

Gaurko eguna berezia izaten da Santa Teresa gunekoentzat. Izan ere, hainbeste itxarondako auzoko jaiak hasi dira, San Isidroak!

Ekintzaz betetako egitaraua prestatu dute gaurko egunerako. Goizean goiz, irakasleek astogosaria hartu dute, gero apaingarriak sortu eta hauekin auzoa apaindu dute. Goizeko 11:00tan astoaren jeitsierarekin, jolastokian urteroko danborradari hasiera eman diote, eta ondoren auzoa danbor hotsekin alaitu dute!

Gazteluondokoak ere bertan izan dira jai giroaz gozatzen. Eguraldia lagun sekulako goiza pasatu dute denok elkarrekin! 

Santa Teresa gunekoen partetik, eskerrik beroenak bertara hurbildu zareten familia, eta gune ezberdinetatik etorritako ikasle eta lankideei! Argazkiak.