BERRIAK

San Isidro jaiak

Gorriz. Horrela markatuta izaten dute gaurko eguna Santa Teresakoek. Danborradaren soinuak auzoko jabe egin dira gaurkoan. Aurten gainera, auzoko alkate taldearen eskutik enkargu berezia jaso dute: Musakola auzoaren bilakaera azken mende honetan auzokideei erakustea. Azken aste hauetan lana erruz egin dute maketa eta liburu erraldoiak egiten. Emaitzak ikusita, merezi izan du ahalegina.

Lehenik eta behin hemen goizean izan duten egitaraua:

  • 9:00-10:00 Marrazki lehiaketa
  • 10:30 Proiektuko azken produktuen erakusketa – Zigarrola 1900-2019
  • 11:00 Danborrada jolastokian
  • 11:30 Danborrada auzoan

Danborrada ostean, proiektua lantzen ekoiztutako material guztia Zigarrolako jubilatuen etxera eraman dute auzoko alkatetza taldearen laguntzaz.

Musakola 1900-2019

Asko aldatu da Musakola auzoa azken mende honetan. Astebukaeran San Isidroak direla eta, enkargu berezia jaso dute Arizmendi ikastolako Santa Teresa gunekoek auzoko alkatetza taldearen eskutik: bilakaera hau auzokideei aurkeztea (etxebizitza motak, lan desberdinak, hizkuntza, familiak…).

Hiru zatitan banatu dute lana:

  • Musakolako astoa: Zergatik da astoa jaietako maskota? Ze lotura du auzoarekin?
  • Garai bateko baserriak eta gaur eguneko baserriak. Musakola baserri-auzoa zela kontuan hartuta honen bilakaera.
  • Garai desberdinen bilakaera: hiru garai desberdinetan banatu dute lana: 1900-1945, 1945-1980 eta 1980tik gaur arte.

Astoaren inguruko lana HHkoek egin dute. Musakola eta astoaren lotura azaltzeko liburu erraldoi bat sortu dute: argazkiak, testua… guztia beraiek egindakoa.

Baserrien bilakaera LHko 1. ziklokoen esku geratu da. Maketa baten bitartez baserrietako animaliak, tresneria, soroetan landatzen ziren produktuak, bizimodua… islatu dute.

Azkenik, garai desberdinetako maketak LHko 2. ziklokoen ardura izan da. Garai bakoitzeko sektorearen garrantzia, auzoan emandako aldaketak, etxebitzitza motak, garaikok migrazioa eta euskararen egoera izan dira, beste batzuen artean, landu dituzten gaiak.

Proiektu hau aurrera ateratzeko pertsona asko ibili dira laguntzen:

  • Eukene Mondragon: Santa Teresako irakasle ohia.
  • Altzibar baserriko familia.
  • Sagrario: 1900-1945 garaia irudikatzen lagundu du.
  • Oliva Mateos: 1960. hamarkadan etorria eta aldaketak bizi izan zituen 5.mailako ikasle baten amama.
  • Karmele Zubillaga: bertako komertzio txiki bateko langilea.
  • Marta Lera: bertako merkatal zentru handi bateko langilea.

Mila esker guztioi. Argazkiak.