BERRIAK

Sakontze ikastaroan, zazpi ikastolatako 50 lagun

Aste honetan Laskorain, Salbatore Mitxelena, Anoeta, Axular, Orio, Txantxiku eta Arizmendi ikastoletako 50 profesionalek Konfiantzaren Pedagogiari buruzko sakontze ikastaroa izan dute Gaztelupen. Amaia Antero Berrikutza Pedagogikoko zuzendariak gidatu ditu saioak, Iñaki Etxezarreta ikastolako zuzendariak, lehenengo egunean eta sarrera gisa, ikastolaren identitatea eta KP uztartu ondoren. Sakontze ikastaroa azken hiru urteotan eman da eta aste honetakoa 10.a izan da. Aipatutako zazpi ikastolak bidelagun izan ditugu hamar ikastaro horietan. Argazkiak.