Gaztelupeko DBH 1-2ko 200 ikasle inguru ONCE fundazioaren txapelketa batean parte hartu dute. Bertan abesti bat sortu behar zen eta ikusentzunezko bat osatu “Jolastoki inklusiboagoak” gaiarekin. Aurkeztutako bideoaren zati bat erabili dute ONCE fundaziokoek ekimena zabaltzeko eta ARKANO rapero ezagunak sortutako rapean Gaztelupeko ikasleen esaldi bat erabili du: “Rampas al corazón”.
Jolastokiak eta atseden orduak denontzat egokiak, solidarioak eta errespetuzko jarrerak bultzatzeko hausnarketa eta lana egin zuten hainbat saiotan. Gero musika oinarri ezberdinak hartuz, hitzak asmatu genituen, abestu, grabazioak egin, bideoak editatu,…
Gipuzkoako irabazle atera ziren ikasle gehien aurkeztu zuen ikastetxea izateagatik eta Euskadiko txapelketan ere parte hartu zuten. Gasteizko ikastetxe bat izan zen irabazlea. Hala ere, Gaztelupekoen bideo bat asko gustatu zitzaien eta bideo horretako zati bat erabili dute ONCE fundazioan txapelketaren berri emateko. Hemen ARKANO raperoaren bideoa.